gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 7, larunbata
Nikolas Ormaetxea - Orixe
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > ORIXE, GAUR ERE
ORIXEREN METRIKARI BURUZ

Gillermo Etxeberria Ugalde. - En: Nuevos extractos de la Real  Sociedad Bascongada de los Amigos del País . - San Sebastián-Donostia : Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1998. - Suplemento de: Boletín de  R.S.B.A.P., n. 9 


Hitzaldi hau emateko eskaera hartu nuenean, oraindik erabaki gabe neukan nola mugatu behar nuen Orixeri buruzko hitzaldia. Orixe ikuspegi desberdinetatik azter baitaiteke: hizkuntzalari bezala, idazle-poeta, prosalari, aztertzaile. Azkenean, Orixeren erritmoari buruz zenbait adierazpen egitea erabaki dut.

Alde batetik, egin dudan tesian ere Orixeren alderdi hori aztertzen da neurri batean behintzat eta, bestalde, uste dut oraindik aski ezaguna ez den arlo bat dela.

Autore honen berri eman izan denean, oraintsu arte, aurrejuzguz beteta jokatu izan da neurri handi batean: askorentzat Orixeren izena aski zen itsuitsuan gure autorea bere osotasunean onartzeko. Besteentzat, alderantziz, Orixe entzute hutsa nahiko zen autore zaharkitu, intransigente, anakronismoz betetako bat bezala irizteko.

Gu, normala denez, ez gara ez batzuekin, ez besteekin lerratuko. Baztertze aprioristikotik hainbat urrundu nahi dugu lausengu garaitik. Eta hori uste dut egiteko ordua ere iritsi zaigula, batik-bat Euskal-Herrian zenbait unibertsitate desberdin sortu denetik.

Baina Mitxelenak esan zuena ere izan dut gogoan, hau da: "Orain hemen utzi gintuen Orixe urrutixeagotik ikusten dugunean, orain da garaia bere lanak hobeto aztertzeko eta zehatzago ezagutzeko"(l).Baina ezagutza horretan inork uste duen baino sorpresa handiagoarekin topatuko garela egunen batean "aurkituko dutela egunen batean "Orixe" arrimenez eta espantuz"(2).

Beraz, nik erabaki dudan alderdia Orixeren erritmoaz zenbait xehetasun ematea beserik ez da. Zenbait xehetasun esan dugu, zeregin guztiaren lana neretzat hartu gabe, luzeegia eta astunegia izateaz gain, nik dudan baino heziketa sakonagoa behar baita.

Halere, bere erritmo poetikoaren zenbait lerro ematera ausartuko naiz.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net